XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KO-KON onartzeak ez dio zertan ezer kendu IDE-KIDE-ri, BATERA-ri ez ELKAR-i.

Anizgarrenez esan eta bir-esan dugunez, honelakoetan jar litezkeen antagonismoen kontrarioak gara.

Gainera gagozkion kasuan nahikoa garbi berezten da bakoitzaren anbitoa.

Esaterako elkar-lan, elkar-bizitza, elkar-ekintza, etab egokiago dira ko-lan, ko-bizitza, ko-ekintza etab baino.

Alderantziz ko-esistitu, kon-federatu eta abarrerako ez du merezi beste modurik pentsatzen hasterik.

ELKAR-ek, INTER-en ere agertuko den bezala, arlo haundia harrapa dezake.

Areago IDE-KIDE-k.

BATERA-ren posibilitateek, gaurkoz behintzat, urriago dirudite.

Lau baliakizun hauen artean (hiru hauk eta KO-KON) sarritan idazlearen senak eta idazteko barne solturak erabaki beharko.

Ez da hau guti, alegia, idazleak idazkeran askatasun sikolojiko osoa senti dezala, neurri batzuren barrenean hizkuntzaren egile jokatzeko, eta neurri hoien artean KO-KON onartzea dudagabetzat emanez gero, eginak erakutsiko du.

INTER Aurrizki honekiko hitzik gehienei ARTE-ARTEKO dagokie, osorik harturiko hitzetan izan ezik.

Arretagarri da ARTE-k, sustantiboen eratorle gisa, beste hizkuntzetan akaso kiderik gabeko ahalmenak daduzkala.

Honela nazio-arteko internacional bada, NAZIO-ARTE conjunto de naciones, comunidad de naciones edo honelakotsu bat litzateke, ARTE-k adierazten duen elkarrekikotasunez beti.

Anitz eta anitz hitz elkartu osa daiteke (ikus ARTE, atzizkien lanean), bi edo hiru hitzetako esaldietara jo ezik.

1) Sail honetan ARTE-ARTEKO-dunak datoz.